Astearte MusikalakMusika

Gogoko duzu ganbera musika? Astearte Musikalak dira gure inguruko musikari gazteen errezitaldiak, solista ezagunak, duoak, kuartetoak edo kintetoak, baita ospe nazionala nahiz nazioartekoa duten orkestrak ere entzuteko duzun aukera.
Aurten XXXII. edizioa ospatuko da, une honetako formazio onenekin eta edukiera osora itzuliz.
Duela hiru hamarkadatik hona, asteartero, azarotik martxora bitartean, nazionalitate guztietako eta estilo anitzeko artistez gozatzeko aukera izango duzu.
Baldintzak
Kontsulta ezazu 2021-2022ko Astearte Musikalen kontzertuen baldintzak
2022/23 denboraldian parte hartzeko deialdia
'Astearte Musikalak 'ganbera-musikako zikloaren hurrengo edizioan parte hartu nahi duten musikari eta taldeek, 2022ko azarotik 2023ko martxora bitartean, 2022ko urtarrilaren 10etik martxoaren 30era arteko epea dute beren eskaintzak bidaltzeko. Bertan, curriculum vitae bat, kontzertuaren egitarau osoa (minutajea barne), cache-a eta CD grabazio bat (profesionala izatea ez da beharrezkoa) edo Interneteko esteka bat sartu beharko dira.
- Eskabideak epe horretan bidali ahal izango dira jfpinedoobs@fundacionvital.eus posta elektronikora, edo posta arruntez, helbide honetara:
Vital Fundazioa (Joseba Fernández de Pinedoren arreta)
Kordoi etxea, Aiztogile kalea 24, behea
01001 Vitoria-Gasteiz
Araba
- Informazioa eta kontsultak 945 064 357 telefonoan edo jfpinedoobs@fundacionvital.eus posta elektronikoaren bidez.
Astearte Musikalen 30. urteurrena
Astearte Musikalek ospakizuna dute. Hogeita hamar urte bete dituzte eta Vital Fundazioak antolatzen dituen kultura jardueren arteko arrakastatsuenetako bat izaten jarraitzen du.
Jarraian, Astearte Musikalen azken denboraldietako programa kontsultatu dezakezu:
- Astearte Musikalak 2013/2014 denboraldia
- Astearte Musikalak 2014/2015 denboraldia
- Astearte Musikalak 2015/2016 denboraldia
- Astearte Musikalak 2016/2017 denboraldia
- Astearte Musikalak 2017/2018 denboraldia
- Astearte Musikalak 2018/2019 denboraldia
- Astearte Musikalak 2019/2020 denboraldia
- Astearte Musikalak 2020/2021 denboraldia
Denboraldiko abonuen eta sarreren salmenta
Bai sarreren zein abonuen salmenta 2021eko urriaren 26an hasiko da, eta Vital Fundazioaren egoitzan bertan (Kordoi Etxea, Aiztogile kalea 24) zein online bidez egin ahal izango da, formulario baten bitartez.
ABONOAK BUKATU DIRA