1. Hasiera
  2. Fundazioa

Fundazioa

Aurkezpena

Fundación Vital Fundazioa Arabako aurrezki kutxen 160 urte baino gehiagoko historiaren oinordekoa da, baita bere Gizarte Ekintzaren zeregin ezagunaren oinordekoa ere.

Vital Fundazioen barruan eratua (Estadio Vital Fundazioa, Sancho el Sabio Vital Fundazioa, Idiomas Vital Fundazioa eta Vital Banku Fundazioa ditu kide), Araban erakunde erreferente den aldetik, hainbat programa kudeatzen ditu, hala nola, laguntza-programak, prestakuntzakoak eta hezkuntzakoak, kultura nahiz kirol arloetakoak, ikerkuntzaren eta berrikuntzaren eta gure lurraldeko ingurumen- eta historia-ondarea zaintzearen aldekoak, arabar guztien ongizatera bideratutako beste ekintza askoren artean.

VitalFundazioak, bere helburu eta balioekin bat etorriz, ikuspegi solidario eta garaikide batetik garatzen du bere jarduera, bertako biztanleen aurrerapen sozial, ekonomiko eta kulturala bultzatuz.

Batzordea

Batzordea da Vital Fundazioaren gobernu-organo eta ordezkaritza gorena. Hortaz, Batzordeari dagokio fundazioaren helburuak betetzea eta banku-fundazioaren ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak administratzea. Fundazioaren kontrola, ikuskapena eta Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari txostenak bidaltzeko ardura ere berea da.

Hamabost kidek osatzen dute Fundazioaren Batzordea, eta behar beste aldiz biltzen dira erakundeak behar bezala funtzionatu dezan; gutxienez eta nahitaez, hiru hiletik behin.

  • Presidente:        Jon Urresti García
  • Vicepresidenta: María Camino Morán Santos
  • José Antonio Abarca Cañadas
  • Gotzon Mirena Azkarraga Rodero
  • Joaquín Esteban Sánchez
  • Luis Ernesto García  Ozaeta
  • Miguel Ángel Gómez de Arteche Ezquerra
  • Antonia Herraiz Mallebrera
  • Juan Enrique Martínez Ruiz
  • Esteban Ortiz de Urbina Díaz
  • Fernando Raposo Bande
  • Iñigo Recio Álvarez
  • Alberto Roth Azcárraga
  • María Covadonga Solaguren Santamaría
  • Adelina Uriarte Gonzalo-Bilbao