Aurkezpena
Vital Fundazioan dirulaguntzen deialdi berri bat ireki dugu, Arabako Lurralde Historikoan kirol-jarduera bat garatzen duten klubek, federazioek, beste kirol-erakunde batzuek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek ekipazioak eros ditzaten. Gure helburua eskola-kirola, oinarrizko kirola, herri-kirola eta kirol inklusiboa sustatzera bideratutako proiektuak babestea eta bultzatzea da.
Onuradunak
Oinarri arautzaile hauen babesean emandako laguntzaren onuradun izan daitezke Arabako Lurralde Historikoko kirol-klubak, kirol-federazioak, kirol-erakundeak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak.
Kategoria hauetan:
- Oinarrizko kirola
- Herri kirola
- Talde inklusiboak
- Eskola-kirola
- 23 urtez azpikoen eta seniorren kirola
*Kanpoan geratzen dira kategoria hauek:
- Goi-mailako lehiaketako kirola
- Eliteko kirola eta kirol profesionala
- Estatuan edo nazioartean lehiatzen diren taldeak
Laguntzak eta baldintzak
- 1.100 eta 1.650 euro artean, baldintzak betetzen dituzten eta 100 fitxa aktibo baino gutxiago dituzten talde, klub edo elkarteentzat.
- 1.650 eta 2.750 euro artean, baldintzak betetzen dituzten eta 100-400 fitxa aktibo dituzten talde, klub edo elkarteentzat.
- 4.400 euroraino, baldintzak betetzen dituzten eta 400 fitxa aktibo baino gehiago dituzten talde, klub edo elkarteentzat.
Erosketak Arabako sektoreko enpresa bati egin beharko zaizkio, eta deialdi honen bidez diruz lagundutako ekipamenduek Vital Fundazioaren logotipoa eraman beharko dute, eskaera egiten duen erakundearen marka ere barne hartuta. Beste erakunde publiko nahiz pribatuekiko markak edo logotipoak baztertuta geratuko dira.
Ekipamendu guztiak honako materialen eskuraketara bideratuta egon beharko dira: kamisetak, joko-prakak, entrenamendurako arropa, igerilekurako txanoak, euritakoak, txirrindularitzarako arropa teknikoa eta kaskoak. Ondorioz, dorsalak, motxilak, bandak, galtzerdiak, baloi-orgak, baloiak edota trofeoak diru-laguntzatik kanpo geratuko dira.
Oinarriak
Oinarriak hemen kontsulta ditzakezu.
Eskaera eta ebazpena
EPEAK:
Eskaera: 2026ko martxoaren 23tik ekainaren 22ra (14:00etan).
Eskaeren ebaluazioa: 2026ko ekainaren 8tik 19ra
Ebazpena: 2026ko ekainaren 22tik aurrera
Kirol arloko lankidetza-hitzarmena gehienez ere 15 eguneko epean helaraziko zaie erakunde onuradunei. Une horretatik aurrera, onuradunak gehienez 15 egun baliodun izango ditu dokumentu hori sinatzeko. Epe horren barruan akordioa behar bezala sinatuta jasotzen ez bada, uko egin zaiola ulertuko da.
Eskabidea onartu ahal izateko, jarraian edo orriaren amaieran aurkituko duzun formularioa bete behar da:* Nahitaezkoa da inprimakian bazkide-erakundearen fitxa eranstea, orri honen amaieran deskarga dezakezuna edo hemen klik eginez.
Eskaera bakoitza banaka kudeatuko da, eta, balorazioa egin ondoren, eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio ebazpena.
* Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez harremanetan Fundación Vital Fundazioarekin 945 06 43 67 edo 945 06 43 55 telefonoetan.
