Ondare IrekiaOndarea

Erdi Aroko Arabak eta Vital Fundazioak sustatutako ‘Ondare irekia’ proiektuak bere xedea du Arabako ondareari irekitasun digitala eskaintzea eta haren zabalkundea eta ezagutza bultzatzea.
Munduko edozein lekutatik sarbidea duen Arabako ondarearen datu basea izango du Internet bidez, baita monumentuaren oinetan bertan ere, horretarako kokatuko diren QR kodedun xaflei esker.
Fitxak, gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez eskuragarri egongo dira webgune honetan: www.alavamedieval.com/irekia eta barruan sartuko dira:
- Herriaren aurkezpena eta panoramika historiko laburra.
- Kokapena maparekin.
- Argazki zaharrak eta XX. mendeko birmoldaketei buruzko azalpenak (halakorik egon baldin badago).
- Bideo orokorra kanpoko eta barruko ikuspegiekin.
- Erakinaren kanpoaldeko hainbat elementuren deskribapena, argazki berriekin txandakatuz.
- Erakinaren barrualdeko hainbat elementuren deskribapena, argazki berriekin txandakatuz.
- Barruko ikuspegiak 360 gradutan.
Erdi Aroko Araba proiektua diziplina anitzeko talde batek osaturikoa da, bertan biltzen direlarik eremu historiko-artistikoko ikertzaileak, turismo eta ondare zabalkundeko adituekin batera. Era horretan burutu diren ikerketa akademikoek gerora beren irudikapena aurkitzen dute, gizarteari orokorrean lortutako ezagutzak hurreratzea bilatzen duten zabalkundeko ekimenetan.
Urtero proposatzen da ondare hau ezagutzera ematea ahalbidetzen duen teknika desberdin bat, ezarriak dauden irizpideekin.
Arabatik barrena igarotzen den Donejakue bidea
- Tourseko San Martin eliza (Gazeo)
- Done Saturninoko eliza (Zalduondo)
- San Roman eliza (Ezkerekotxa)
- Aiarako Ama Birjinaren Baseliza (Alegría-Dulantzi)
- Arraraingo San Juan ermita (Burgelu)
- San Andres Apostoluaren eliza, Villafranca
- Natibitatearen eliza (Arkaia)
- Gatzaga Buradongo Andre Maria Sortzez Garbiaren eliza
- Argantzungo Andre Mariaren Jasokundearen eliza
- Zanbranako Santa Luziako eliza
- San Martín eliza (Estavillo)
- San Prudentzio eta San Andrés eliza (Armentia)
- Estibalitzeko Andre Mariaren Santutegia
- Iglesia de San Esteban de Subijana de Álava
- Erdoñanako Jasokundearen eliza
- Billa Okako San Pedro eliza