Pribatutasun politika
VITAL FUNDAZIOAn pribatutasunaren babesaz eta tratatzen ditugun eta, bai on-line webgune honetan eta, kasuaren arabera, bere edozein azpi-domeinutan, microsite-ak eta/edo aplikazio mugikorretan, nahiz off-line ematen dizkiguzun datu pertsonalen erabilera zuzenaz konprometituta gaude.
Mesedez, irakur ezazu adi politika hau eta ziurta ezazu ulertzen duzula eta ados zaudela, zure datu pertsonalak eman baino lehen. Politika horrekin ados ez bazaude, ez ezazu webgune hau erabili, ezta bere zerbitzuak ere, eta ez iezazkiguzu zure datu pertsonalak eman. Gune honetan sartzeak, ematen duen zerbitzuren bat erabiltzeak edo zure datuak emateak, on-line izan edo off-line izan, zalantza barik zure baimena ematen ari zarela esan nahi du (baimen hori beharrezkoa denean), zure datuak trata ditzagun, beherago adieraziko diren helburuetarako.
Nor da zure datuen trataeraren arduraduna?
Trataeraren ardura duen erakundea: FUNDACIÓN VITAL FUNDAZIOA
Posta helbidea: K/ Aiztogile 24 (Kordoi Etxea) 01001 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 77 68 58
Posta elektronikoa: lopd@fundacionvital.eus
Nola lortu ditugu zure datuak?
Gure programa, jarduera eta proiekturen batean parte hartzen baduzu, edo gure webgunearen erabiltzailea bazara, zuk eman dituzu, bai off-line, bai on-line, gure zerbitzuak eskatzean, edo informazioa eskatzeko gurekin harremanetan jartzean. Aurrez aurre ere eman ahal izan diguzu, gure instalazioetara etorri bazara.
Baita cookie-en eta jarraipena egiteko beste teknologia batzuen eta web-analitiken bidez ere. Horrek esan nahi du zure nabigatzailetik datuak bidaltzen zaizkiela gure zerbitzariei, gure zerbitzuak optimizatzeko eta duzun erabiltzaile-esperientzia hobetzeko. Datu horiek automatikoki jaso eta gorde ditzakegu guk edo hirugarrenek gure izenean. Gure cookie politika kontsulta dezakezu.
Hirugarrenen datuak ematen dituenaren erantzukizuna da datu horiek erabiltzeko aldez aurreko eta berariazko baimena izatea, eta bere betebeharra da datu horiekin egingo dugun tratamenduaren berri ematea. Pribatutasun-politika hau onartzeagatik, beren-beregi bermatzen duzu ekarpen horretarako baimena duzula, eta edozein erantzukizunetik salbuetsi egiten gaituzu, interesdunak erreklamazioren bat eginez gero.
- Adingabeak
Adingabea bazara eta garatzen ditugun jardueretako batean parte hartu nahi baduzu, kontuan izan behar duzu agian ez zarela zure datuak emateko ahalmena duen pertsona.
14 urte baino gehiago badituzu, zu zara zure datuen arduraduna, eta zeuk eman ahal izango dizkiguzu. Mesedez, kontuan izan zure datuen pribatutasuna garrantzitsua dela, eta irakur ezazu Pribatutasun Politika hau osorik, datuak guri eman aurretik.
14 urtetik beherakoek beren datuak eman ditzakete FUNDACIÓN Vital Fundazioaren web-orrietan, baina gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien baimenaz eta adostasunaz baino ez. Aipatutako horiek izango dira beren ardurapeko adingabeek webguneen bidez egindako egintza guztien erantzule bakarrak, baita adingabe horien datu pertsonalen inprimakiak betetzearenak eta, hala badagokio, haien laukitxoak markatzearenak ere. Ohartarazten da arduradunek beharrezko mekanismoak jarri beharko dituztela beren ardurapean dauden adingabeek datu pertsonalak eman ez ditzaten, haiek gainbegiratu gabe, eta erakunde horrek ez duela gai horren gaineko inolako erantzukizunik hartuko bere gain.
14 urtetik beherako adingabe batek baimenik gabe datuak eman dituela antzemanez gero, aipatutako baimena egiaztatzen duten agiriak bidaltzeko eskatu ahal izango zaie gurasoei edo tutoreei. Bestela, erabiltzaileari edo erregistroari baja emango zaio ahalik eta azkarren.
Gurasoek, tutoreek edo adingabeen legezko ordezkariek baimenik gabeko datu-tratamendu bat antzematen badute, erreklamazioak edo kontsultak aurkeztu ahal izango dituzte lopd@fundacionvital.eus helbidera zuzenduta.
- Lehiaketak
FUNDACIÓN Vital Fundazioak antolatutako ekitaldi, jarduera, sustapen edo lehiaketaren batean parte hartzeko jabetza industrialeko edo intelektualeko eskubideek babes dezaketen edozein eduki (bideoa, argazkiak, testu-edukia, ikus-entzunezkoa …) bidaltzen badiguzu, erabiltzeko baimena berariaz eman diguzula esan nahi du. Erabili eta webgune honen bidez zabaldu ahal izango dugu, edozein sare sozialen eta online plataformaren bidez (Facebook, Instagram, Twitter, Youtube...), hirugarrenen eskura jarri, edo publizitate-dokumentuetan sartu (liburuxkak, posterrak, sustapen-kartelak, etab.).
Eduki horien gaineko eskubideen titulartasuna egileari dagokio, eta hark bermatzen du. Hala ere, guri bidaltzeak esan nahi du FUNDACIÓN Vital Fundazioari lagatzen zaizkiola eduki horien erreprodukzio eta komunikazio publikorako eskubideak. Eskubide horien barruan sartzen da eduki horiek osorik edo zati batean erreproduzitzeko, banatzeko, itzultzeko, argitaratzeko eta zabaltzeko eskubidea lagatzea, gaur egun ezagutzen den edo etorkizunean garatuko den edozein baliabidetan, edozein helburutarako. Lagapena ez da esklusiboa, iraupen mugagaberako dohainik eta mundu osoan zehar zabaltzekoa da, eta azpilizentziagarria. Beraz, egileak horiek ustiatzeko eskubidea du, betiere arestian aipatutako euskarrietan argitaratzeko ohiko bidea kaltetzen ez badu.
Igorleak bere titulartasuna bermatzen du, edo eduki horiek lizentziatzeko beharrezkoak diren eskubide, gaitasun eta/edo baimen guztiak dituela, eta horiek ez dutela hirugarrenen eskubiderik urratzen, jabetza industrialeko eta intelektualeko edozein eskubide barne, eta baimen publiko edo pribatu guztiak lortzeko ardura duela, baita horiek beharrezkoak diren jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak erabiltzeko eskubideengatik egin beharreko ordainketa guztiak egitekoa ere. Igorlea izango da erantzule bakarra hirugarrenek – Administrazio Publikoa barne – egin ditzaketen erreklamazioengatik, eduki horien edukiari eta jabetzari dagokienez, baita arrazoi berberengatik FUNDACIÓN Vital Fundazioari sor dakizkiokeen kalte-galerengatik ere; izan ere, Fundazio horrek berariazko ahalmena du Legeak bere eskubideak defendatzeko ematen dituen akzioak egikaritzeko.
Zer datu-mota tratatzen dugu?
Tratatzen ditugun datu-kategoriak honako hauek izan daitezke:
- Interesdunak berak emanda: identifikazio-datuak (izena eta abizenak, IFZ/IFK), harremanetarako datuak (telefonoa, posta-helbidea, e-maila helbidea, …).
- Hirugarrenetatik lortuak: aurreko atalean aipatutako berberak.
- Automatikoki lortuak, gure webgunea bistatzean: erabiltzailearen IP helbidea, bisitaren data eta ordua, erabiltzailearen jatorrizko gunearen URL, gure webgunean bisitatutako orriak, erabilitako nabigatzaileari buruzko informazioa (nabigatzaile mota eta bertsioa, sistema eragilea, etab.).
Babes berezia duten datuei dagokienez: datu-kategoria bereziak tratatu ditzakegu, hala nola osasuna.
Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?
Ematen dizkiguzun datuak, baita zurekin dugun harremana garatu bitartean sortutako beste guztiak ere, hainbat helburutarako erabil ditzakegu, adibidez:
- Gure programa, jarduera eta proiekturen baten erabiltzailea edo parte-hartzailea bazara, horiek kudeatzeko eta zurekin harremanetan eta komunikatuta egoteko.
- Gure webgunearen erabiltzailea bazara, edo e-posta baten igorlea edo hartzailea bazara: on line egiten dizkiguzun eskaerak kudeatzeko eta zurekin harremanetan jartzeko.
- Lehiaketetan edo zozketetan parte hartzen baduzu: izen-ematea, parte-hartzea eta sari-banaketa kudeatzeko. Irabazleen identifikazio- eta irudi-datuak argitaratzea barne, aipatutako lehiaketari dagokionez baino ez. Argitalpen horrek ez dakar inolako ordainsaririk edo onurarik jasotzeko eskubiderik, saria emateaz gain.
- Boluntarioa bazara, boluntarioekin dugun harremana kudeatzeko.
- Zure curriculum-datuak emanez gero edo zure curriculuma bidaliz gero, zurekin harremanetan jartzeko eta egiten ditugun hautaketa-prozesuak kudeatzeko. Kasu horretan, nahitaezko gisa markatutako eremuetan informazioa betetzea ezinbestekoa da tratamendurako; informazio hori ematen ez baduzu, ezingo dugu zure curriculuma kontuan hartu.
- Irudiak hartzea: jakinarazten da, halaber, jardueretan edo ekitaldietan argazkiak edo bideoak hartu ahal izango direla, jardueraren berri emateko eta haren publizitatea egiteko, baita hura dokumentatzeko eta erakundearen ikus-entzunezko memoriaren parte izateko ere.
- Eduki horiek Interneten argitaratu ahal izango dira (webgune honetan, ekitaldiaren sustatzailearen gunean, sare sozialetako gure profiletan eta online plataformetan...), baita paperean ere (memoriak, liburuxkak, programak, aldizkariak, publizitate edo informazio kartelak eta gainerako papergintza...).
- Komunikazio elektronikoen bidez gure jarduerei eta zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzeko. Aldez aurretik kontratu-harremana badugu, jakinarazpen horiek gure interes legitimoan oinarrituta bidaliko ditugu. Aldez aurretik kontratu-harremanik ez badugu, horrelako jakinarazpenak bidaliko dizkizugu, baldin eta horretarako baimena ematen badiguzu eta horretarako formularioetan berariaz agertzen den aukera markatzen baduzu. Bidaliko dizkizugun komunikazio elektronikoek, komunikazioan bertan, jasotzeari uzteko aukera izango dute.
Zenbat denbora gordetzen ditugu zuri buruzko datuak?
Ematen dizkiguzun datu pertsonalak kontratu-harremanari eusten diogun bitartean gordeko ditugu (halakorik badago), eta, harremana amaitutakoan, interesdunak hura ezabatzeko eskatzen ez duen bitartean. Hori eskatuta ere, behar den denboran gordeko dira eta tratamendua mugatuta, honako hauetarako baino ez:
- Eragiten diguten legezko/kontratuzko betebeharrak betetzeko,
- eta/edo gure aldetik edozein erantzukizun preskribatzeko aurreikusitako legezko epeetan,
- eta/edo alderdien arteko harremanaren ondoriozko erreklamazioak egiteko edo defendatzeko.
Aurreko irizpideez gain, datu pertsonalak ezabatu ahal izango dira, bai erregistro informatikoetan, bai paperezkoetan, erakundearen irizpidearen arabera, informazioa edo dokumentazioa ezabatzea gomendatzen duten behar logistikoen eta/edo biltegiratze-espazioaren arabera.
Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?
Zure datuak tratatzeko legitimatzen gaituen oinarri juridikoa askotarikoa izan daiteke:
- Aldeen arteko kontratu baten ondoriozko harreman juridikoa, adibidez, ikastaro baten, txango baten, beka baten edo gure aretoetako baten alokairuaren kasuan.
- Baimena: Zure baimena ere izan daiteke, baldin eta zuk zeuk eskabidea edo eskaera bat egin baduzu, edo helburu jakin baterako eman badiguzu: adibidez, gure web-orrian sartu bazara, zure curriculuma bidali badiguzu, merkataritza-komunikazioak bidaltzeko baimena eman badiguzu, etab. Baimen hori argi eta garbi eman diguzu zure datuak online edo offline ematean, izan ere, datu horiek ematea baiezko adierazten duen egintzatzat jotzen da.
- Eskatutako datuak ematea nahitaezkoa da, ezinbestekoak baitira zure eskaerari erantzuteko; ematen ez badituzu, ezin diezaiokegu erantzun.
- Edozein unetan kendu ahal izango duzu baimen hori, lopd@fundacionvital.eus helbidera mezu bat bidalita. Datu horiek kentzeak ez du zure datuen tratamendua baldintzatzen deskribatutako gainerako helburuetarako, baina baliteke zure eskaerari ezin erantzutea.
- Legezko araudi edo betebehar bat betetzea: Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen araudian kapital-zuriketaren prebentzioari, kode penalari (31. bis artikulua: konplimendu penala) eta abarri buruz ezarritakoak bezala.
- Erakunde garen aldetik dugun interes legitimoa iritzi- eta/edo gogobetetze-inkestak egiteko eta gure jardueren eta zerbitzuen berri emateko, baita komunikazio elektronikoen bidez ere. Nolanahi ere, zure datuen tratamendua neurrikoa dela eta zure pribatutasunean gutxieneko eragina duela uste dugu, baina beti nagusituko dira, gure interes legitimoaren gainetik, zure interesak, eskubideak edo askatasunak; beraz, helburu horietarako zure datuak tratatzea nahi ez baduzu, mesedez, e-posta bat bidali iezaguzu, lopd@fundacionvital.eus helbidera, eta hala egingo dugu.
Zein hartzaileri jakinarazi ahal izango dizkiogu zure datuak?
Jakin ezazu ematen dizkiguzun datuak hirugarren erakundeei jakinarazi ahal izango zaizkiela, lagatzailearen eta lagapen-hartzailearen eginkizun legitimoekin zuzenean lotutako helburuak betetzeko, hala nola:
- Banku-erakundeei: kobrantzak eta ordainketak kudeatzeko, edo etxebizitza-programarako eta komunak eraberritzeko finantzaketa aztertu, izapidetu eta emateko.
- Datuak jakinarazteko legezko betebeharra duten erakunde edo organismoei: adibidez, Zerga Administrazioari.
Datuen nazioarteko transferentziak
FUNDACIÓN VITAL FUNDAZIOAN, Europar Batasunetik kanpo dauden eta datu pertsonalak eskura ditzaketen zerbitzu-hornitzaileak erabili ahal izango ditugu gure jarduerari laguntzeko zerbitzuak emateko (ostatua, housing-a, SaaS, urruneko segurtasun-kopiak, euskarri edo mantentze informatikoko zerbitzuak, posta elektronikoko kudeatzaileak, e-postak eta marketin-e-postak bidaltzea, fitxategiak transferitzea, etab.).
Zeintzuk dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean?
- Sarbide eskubidea: Zein datu pertsonal tratatzen ari garen galde diezagukezu, baita datu horien kopia eskatu ere.
- Zuzenketa eskubidea: Zehatzak ez diren datu pertsonalen zuzenketa eska diezagukezu edo osa ditzagula osatu beharrekoak, aitorpen gehigarri baten bidez ere bai.
- Ezabatze eskubidea (ahazteko eskubidea): Zure datu pertsonalak ezabatzea eska diezagukezu honako kasu hauetan: bildu zireneko helbururako beharrezkoak ez direnean, zure baimena erretiratzen baduzu, datu horien zilegi ez den trataera egin bada edo legezko betebeharra bete ez denean.
- Trataera mugatzeko eskubidea: Zure datuen trataera mugatzea eska diezagukezu, eta kasu horretan erreklamazioak egin edo erreklamazioen aurrean defendatzeko baino ez ditugu erabiliko.
- Datuen eramangarritasunerako eskubidea: Zure datu pertsonalak euskarri egituratuan, ohiko erabilerakoan eta irakurketa mekanikorako, itzul diezazkizugula (zuri edo adierazten diguzun hirugarren bati) eska diezagukezu.
- Kontra egiteko eskubidea: Egin daitekeen zure datuen trataerari kontra egin diezaiokezu, trataera hori fitxategiaren arduradunaren interes legitimoan oinarritzen bada edo publizitate helburuetarako bada.
Aipatutako eskubide horiek guztiak egikaritzeko, guregana jo dezakezu idatzizko eskaera sinatu baten bidez, edozein kasutan zure NANaren kopia atxikita, pribatutasun politika honen 2. atalean zehaztu den helbide postalean edo elektronikoan. Zure datuetan aldaketarik balego, helbide horretan bertan jakinarazi beharko duzu, eta enpresak ez luke inolako erantzukizunik izango, zuk aldaketen berri emango ez bazenu.
Eskaeraren bat jaso ostean, gehien jota 10 eguneko epean erantzungo dizugu.
Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean ere egin dezakezu erreklamazioa. Egikari ditzakezun eskubideei buruzko informazio gehiago nahi izango bazenu eta inprimaki ereduak eskatzeko, Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren honako web orri honetan begira dezakezu, www.agpd.es.
Hizkuntza
Lege-ohar hau, gure pribatutasun-politika edo webgune honetan aldiro argitaratu daitekeen beste edozein erabilera-arau, politika eta prozedura itzultzen baditugu, gaztelaniazko bertsioaren eta itzulitako bertsio baten artean desadostasunik badago, gaztelaniazko bertsioa nagusituko da.
Jabetza intelektualaren eta/edo industrialaren eskubideak
FUNDACIÓN VITAL FUNDAZIOAK sortzen dituen edukiei dagokienez.
Erabiltzaileek sortutako edukiei dagokienez:
Gure webgunean parte hartzeko, egiten ditugun jardueretan, edo, besterik gabe, zure borondatez, edozein informazio edo eduki babestu bidaltzen badiguzu edo argitaratzen baduzu (webgune honetan edo sare sozialetako gure profiletan), kontuan izan:
- Jabetza industrialeko edo intelektualeko eskubideek babes dezakete edozein informazio edo iritzi literario, artistiko, zientifiko, tekniko edo bestelako edozein eratako informazio edo iritzia, artikuluen, bideo-marrazkien, argazkien edo testuko edo ikus-entzunezko beste edozein edukiren bidez zabaltzen bada edozein bitarteko edo euskarritan.
- Eduki hori bidaltzeak esan nahi du bidaltzailearen baimena duzula webgune honetan edo gure sare sozialen profiletan erabiltzeko. Eduki horien gaineko egile-eskubideen titulartasuna egileari dagokio, eta hark bermatzen du.
- Hala ere, edukiak guri helarazteak edo webgune honetan edo gure sare sozialetan argitaratzeak horien gaineko erreprodukzio eta komunikazio publikorako eskubideak lagatzea dakar, eta egileak horiek ustiatzeko eskubidea gordetzen du, gure aldetik lehen aipatutako euskarrietan argitaratzeari kalte egiten ez dion edozein modutan. Beraz, igorleak, doan eta iraupen mugagabez eta mundu osoan, eduki horiek osorik edo zati batean erreproduzitzeko, banatzeko, itzultzeko, argitaratzeko eta zabaltzeko eskubidea, azpilizentziagarria, ematen digu era ez esklusiboan, gaur egun ezagutzen den edo etorkizunean garatuko den edozein bitartekotan, edozein helburutarako.
- Igorleak bere titulartasuna bermatzen du, edo, hori egiaztatzeko moduan egonik, eduki horiek erabili eta lizentziatzeko beharrezkoak diren eskubide, gaitasun eta/edo baimen, onarpen eta adostasun guztiak dituela, eta ez duela hirugarrenen eskubiderik urratzen, datu pertsonalak babesteko eskubideak barne, ezta jabetza industrialeko eta intelektualeko edozein eskubide ere. Igorlea izango da hirugarrenek, Administrazio Publikoa barne, eduki horien gainean egindako erreklamazioen erantzule bakarra, baita erreklama dakizkigukeen kalte eta galeren erantzule bakarra ere, eta ahalmena emango digu Legeak gure eskubideak defendatzeko ematen dituen akzioak egikaritzeko; hala, aurre egin behar diogun edozein erantzukizun, baita erantzukizun ekonomikoa ere, bidaltzaileari jasanaraziko diogu.
Segurtasuna
Webgune honetan https (SSL) protokoloa erabiltzen dugu zerbitzariaren eta erabiltzailearen arteko komunikazio-kanal seguru bat ezartzeko, datu pertsonalak bidaltzeko. Zerbitzu hori zerbitzari seguru baten bidez emateak erabiltzailearen ordenagailuaren eta zerbitzari horren artean trukatzen den informazioaren konfidentzialtasuna bermatzea dakar; izan ere, bien artean konexio zifratu bat ezartzen da, SSL protokoloa erabiliz, eta horrek eragotzi egiten du hirugarrenek bidalitako informaziora sartzea.
Erantzukizuna
FUNDACIÓN Vital Fundazioaren interesa da webgune horrek ahalik eta eraginkortasun handienarekin funtzionatzea eta sortzez duen helburua betetzea. Hala ere, FUNDACIÓN Vital Fundazioak ezin du bermatu webgunea eta zerbitzaria birusik gabe daudenik, eta ez du bere gain hartzen webgunera sartzeak eragindako kalteen erantzukizunik, ezta webgunera sartzea ezinezkoa izateak eragindako erantzukizunik, edo ordenagailuan, erabiltzailearen sistema informatikoan, bertan biltegiratutako fitxategietan, nabigatzailearen funtzionamendu txarraren edo eguneratu gabeko bertsioen erabileraren ondoriozko kalteen erantzukizunik ere.
Era berean, ez du bere gain hartuko webguneak izan ditzakeen akats tipografiko, formal edo numerikoen gaineko erantzukizunik, ez bertan jasotako informazioaren zehaztasunaren gainekorik, ezta funtzionamenduan egon daitezkeen disfuntzio edo anomalien gaineko erantzukizunik ere, adibidez, Interneteko sarearen arazoak direla-eta edo web-orria dagoen zerbitzarietan izandako arazoak direla-eta sortutakoengatik.
Hirugarrenen orrietako hiperestekak webgune honetara
Pertsona edo erakunde batek hiperesteka bat egin nahi badu beste webgune batetik honetara, honako baldintza hauek bete beharko ditu:
- Berariaz debekatuta dago web gune honetako orri bat aurkeztea FUNDACIÓN Vital Fundaziokoa ez den beste batean ("framing" izeneko teknikaren bidez edo ondorio beretarako edo antzekoetarako beste edozein teknikaren bidez), baita FUNDACIÓN Vital Fundazioaren bidez hedatutako edozein eduki beste webgune batean sartzea ere, "in line linking" izeneko teknikaren bidez, edo ondorio berdinetarako edo antzekoetarako beste edozein, erakundearen berariazko baimenik gabe.
- Ezartzen den webguneak ez du izango FUNDACIÓN Vital Fundazioaren logotipoa, ikonoa, marka, izen komertziala, establezimendu-errotulua, izena, eslogana edo bestelako zeinu bereizgarririk, salbu eta Fundazioak berariaz baimentzen badu.
- Nolanahi ere, "hiperesteka" ezartzeak ez du esan nahi FUNDACIÓN Vital Fundazioaren eta hura egiten duen web orriaren edo atariaren titularraren artean harremanik dagoenik, ezta haiek hiperesteka hori ezagutu eta onartu dutenik ere. FUNDACIÓN Vital Fundazioa ez da "hiperesteka" egiten den web orrian edo atarian jendearen eskura jarritako edukien edo zerbitzuen erantzule izango, ezta horietan jasotako informazio eta adierazpenen erantzule ere.
- Hiperesteka ezartzen duen webguneak ez du izango moralaren eta oro har onartzen diren ohitura onen eta ordena publikoaren aurkako informazio edo eduki bidegaberik, ezta hirugarrenen eskubideen aurkako edukirik ere.
- FUNDACIÓN Vital Fundaziorako edozein "hiperesteka" biltzen dituzten atalen orri nagusira edo nagusietara egingo da.
Horrelako komunikazioak bidaltzeko baimena kentzen baduzu ere, horrek ez du zure datuen tratamendua baldintzatzen pribatutasun-politikan deskribatutako gainerako helburuetarako. Bezeroa ez bazara, publizitate- eta/edo merkataritza-komunikazio mota horiek bitarteko elektronikoen bidez baino ez ditugu bidaliko, baldin eta horretarako baimena ematen badiguzu, gure web-orrian berariaz agertzen den aukera klikatuz.