Aurkezpena
Azoka bat edo zure herriko festak antolatzen ari zara eta laguntza behar duzu? Vital Fundazioak lagunduko dizu. Bete formularioa eta bidali zure eskaera.
Eskakizunak
- Izaera juridikoa izatea (elkarteak, kirol klubak, Udalak edo Administrazio-batzordeak).
- Jarduerak Arabako Lurralde Historikoan garatzea.
- Vital Fundazioaren logotipoa gehituko da jarduerari buruzko adierazpen, prentsa-ohar, on-line komunikazio, elkarrizketa eta erreportaje orotan, bai eta hedabideetan horren berri ematen den guztietan ere.
- Kutxabanken bezero izatea eta kontu aktibo bat izatea.
- Herri bakoitzean eskaera bati erantzungo zaio urteko.
- Abuztuan edo irailean garatuko diren ekitaldietarako eskaerak uztailaren 15a baino lehen tramitatu behar dira.
Konta iezaguzu zure proiektua
- Ekitaldiari edo azokari buruzko informazioa: azalpena, datak, helburuak, beharrak.
- Kartel eta foiletoetarako inprenta-aurrekontua. Zure ekitaldien berri ematen lagunduko dizugu.
- Jaietako kartelak. Jaietako egitaraua zabaltzeko 75 kartel inprimatuko ditugu herri bakoitzeko. Kartelaren diseinua bera da herri guztietarako (irudia) eta aldatzen dena kartelaren barnealdeko edukia da (adibidea). Eskaera egitean word artxibo bat erantsi behar da. Artxibo horretan programako jardueren zerrenda laburra egin behar da, ordua eta ekitaldia zehaztuz. Kartelak praktikoak eta dinamikoak izan daitezen, Vital Fundazioak aurkeztutako informazioa dagokion espaziora egokitzeko eskubidea izango du, beraz, informazio esanguratsua ez dena ken dezake.
- Musika-banda batez animatuko ditugu zure jaiak; beti ere, eskura baditugu.
Kostua
Eskatzaileak ondorengo elementuen kostuaren % 20 ordainduko du. Hona hemen elementuen prezioa:
- Musika banda: 110 €
- Standak:
- 20 stand edo gutxiago: 85,18€
- 21 - 40 stand: 142,78€
- 41 - 60 stand: 198,44€
- 61 - 80 stand: 242,73€
- 81 - 95 stand: 291,13€
Estrukturak
Arku handia

Arku ertaina

Bannerrak

Pibote

Standak

Hesiak

Informazio gehiago
Vital Fundazioa
945 064 357
actividades@fundacionvital.eus
Kordoi Etxea, Aiztogile kalea, 24
01001 Vitoria-Gasteiz
Eskaerak
Bete formularioa eta bidali zure eskaera.