1. Hasiera
  2. Gure kultur proiektuetan parte hartu nahi duzu?

Gure kultur proiektuetan parte hartu nahi duzu?

Astearte Musikalak

'Astearte Musikalak 'ganbera-musikako zikloaren hurrengo edizioan parte hartu nahi duten musikari eta taldeek, 2023ko azarotik 2024ko martxora bitartean, 2023ko urtarrilaren 11tik martxoaren 30era arteko epea dute beren eskaintzak bidaltzeko. Bertan, curriculum vitae bat, kontzertuaren egitarau osoa (minutajea barne), cache-a eta CD grabazio bat (profesionala izatea ez da beharrezkoa) edo Interneteko esteka bat sartu beharko dira.

Vital Fundazioa (Eduardo Fernández de Pinedoren arreta)
Kordoi etxea, Aiztogile kalea 24, behea
01001 Vitoria-Gasteiz
Araba

Vital Arabatik

Programan parte hartzeko

Udan Vital Arabatik Programaren barruan kultur ikuskizun bat eskaini nahi duten musika talde, bakarlari, abesbatza, dantza talde, ballet edo artearekin loturiko beste edozein taldek vitalporalava@fundacionvital.eus helbidera bidali beharko dituzte euren eskaerak. Curriculum vitaea, egitarau proposamen bat eta grabazio bat bidali beharko dituzte.

Hona hemen programan parte hartzeko bete behar dituzten baldintzak:

Arabako Lurralde Historikoan jaio edo bizitzea.

Vital Arabatik programak denboraldi bakoitzerako ezartzen dituen parte hartzeko baldintza orokorrak onartzea.

Informazioa eta argibideak:

Telefonoa: 945 064 365

Helbide elektronikoa: vitalporalava@fundacionvital.eus

Emanaldiak eskatzeko

Udan, Vital Arabatik Programako emanaldiak eskatu nahi dituzten Arabako udal eta kuadrillek urteko martxoaren 23a baino lehen egin beharko dituzte euren eskaerak. Antolakuntza eta logistika arrazoiengatik, epe hori ezin daiteke luzatu. 

Arte Vital lehiaketa

Artista zara? Arte Vital lehiaketa Arabako sortzaileentzako deialdi irekia da, batez ere zirkuitu komertzialean banakako erakusketarik egin ez duten artista berrientzat. Adin mugarik gabe, aski da artista Araban jaiotakoa izatea edo Lurraldean bizitzea. Artista bakoitzak lan bakarra aurkez dezake, sortu berria, originala, argitaragabea, sinatua, gai eta teknika librean eta edozein arte plastikotan: pintura, eskultura edo argazkigintza.