
Bost kuadrillek – Gorbeialdea, Añana, Arabako Lautada, Araialdea eta Kanpezu-Arabako Mendialdea – “Vital Araban zehar” programaren bisita jasoko dute asteburu honetan. Vital Fundazioaren programa da, udako hilabeteetan gure Lurraldeko eta Trebiñuko herrietara kultura jarduerak eramateko. Bihar, ostirala, eta larunbatean, musika, umore ikuskizunak eta abesbatzak izango dira Aramaion, Bergondan, Argomanizen, Zurbanon, Gazeon, Arespalditzan eta Urizaharran.




