
Vital Fundazioakbeste urrats bat eman du eraldaketa-prozesuan, bere egoitza berria aurkeztu baitu, baita ARKABIAri, Gasteizko bihotzean dagoen gune kulturalari eta sozialari, gehitu zaizkion gune berriak ere. Helburu berari erantzutera datozen jarduera bi: erakundearen egitura nahiz lekua azken urteetan bere jarduerak hartu duen dimentsiora egokitzea eta Arabako gizarteari zerbitzua emateko gaitasuna indartzea eta modernizatzea.







