
Vital Fundazioaren Astearte Musikalak aurrera doaz eta beste hitzordu bat dakarte bihar, oraingoan, Wolfgang E. Schmidt eta Jens Peter Maintz biolontxelo jotzaile alemaniar ezagunek osatutako Cello Duello bikotearen eskutik. Biolontxeloaren adierazpen eta teknika ahalbideak aztertzen dituen programa eskainiko dute biek, Haydnen klasizismotik hasi eta Paganiniren birtuosismo erromantikora bitarteko garai eta estilo ugaritako sei konposizioren bidez. Kontzertua 19:30ean hasiko da, ARKABIAn. Kontzertu honetarako sarrerak agortu egin dira.


