
‘Vital Araban zehar’ Vital Fundazioaren programak, Lurraldeko udalerriek eta Trebiñuk udan kultura ekimenak izan ditzaten, ez du itxita kartela jarriko oporrak direla-eta. Ostiral honetatik abuztuaren 30era bitartean, Arabako hogei bat herritan 23 musika, antzerki, magia eta umore ikuskizun izango dira.






