
Vital Fundazioak eta Alegría-Dulantziko Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Oncovida minbizia duten pertsonentzat prestatutako programa bultzatzeko herrian. Ekimen horrek gaixoen bizi-kalitatea hobetzea du helburu, haien beharretara eta baldintzetara egokitutako ariketa fisikoa erregulartasunez eginez. Programak astean ordubeteko hiru saio aurreikusi ditu, jarduera fisikoko profesionalen gidaritzapean. Horietako bik indar entrenamendua izango dute ardatz eta udal gimnasioan egingo dira, eta hirugarren saioa ariketa aerobikoa egiteko izango da.


