
ARKABIAk, Vital Fundazioak bultzatutako kultura gune berriak, ‘Sorkuntza eta Ikerketa Artistikorako Beken' lehenengo edizioa jarri du abian, Arabari lotutako artista, kultura eragile eta kolektiboen lana babestu eta bultzatzeko ekimena. Lurraldeko sektore artistikoa profesionalizatzen laguntzeko sortu da programa, eta, proiektu berriak garatzeko baliabide ekonomikoez gain, laguntza espezializatua, trukerako espazioak eta sorkuntza eta ikerketa prozesuak indartzeko tresnak ere eskainiko ditu.


