
ARKABIAk abenduaren 28an eta 29an egingo du Beat Bat ekimenaren bigarren edizioa. Musika urbanoa lantzeko laborategia da, eta nerabe nahiz gazteentzat prestatu da. Lehenengo deialdiko esperientziaren ondoren, saio praktiko bi dakartza ekimenak oraingoan, parte-hartzaileei musika konposizioan nahiz ekoizpenean sakontzeko eta beren sorkuntzak garatzeko aukera emango dietenak. Tailerra egun bitan egingo da, 10:00etatik 14:00etara, eta edukiak taldearen profilera nahiz aurretiazko ezagutzetara egokituko dira. Ez da beharrezkoa musika esperientziarik izatea parte hartzeko, baina tokia erreserbatu behar da, doan, www.arkabia.eus webgunean.
