
Teknologia berriak mehatxu ezezaguna al dira emakumeentzat, edo sustrai historiko sakonak dituzten indarkeria motak betikotzeko tresna berria? Hori da Vital Fundazioaren Berdintasun Zikloaren hurrengo saioak mahaigaineratuko duen galderetako bat. Saio hori abenduaren 11n, ostirala, izango da eta ingurune digitaletako indarkeriak aztertuko ditu, baita historian zehar emakumeen aurka egindakoekin dituzten paralelismoak ere. Hitzordua 19:30ean hasiko da ARKABIAn, eta Mara Mariño kazetari eta indarkeria digitaletan espezializatutako sexologoa, Naiara López de Munain kazetari eta komunikatzailea eta Isabel Mellén filosofo eta artearen historialaria elkartuko ditu, azken biak ‘Divulvadoras de la Historia' proiektuko kideak. Sarrera doakoa da, baina gonbidapena behar da eta dagoeneko Vital Fundazioaren kulturgunearen egoitzan, Posta kalea 13-15ean, edo www.arkabia.eus webgunearen bidez jaso daitezke.



