
Arabako Lurralde Historikoko klubei, federazioei eta beste kirol erakunde batzuei ekipamenduen erosketan laguntzeko Vital Fundazioak egin duen hirugarren deialdiak 151.355 euroko ekarpena egin du orotara, lehenengoak baino % 60 gehiago (94.760 euro). Fundazioak aurkeztutako eskaeren % 96ri erantzun die, eta 66 erakunderi eman die laguntza (2025ean baino % 43 gehiagori), 15.797raino iritsita (% 52 gehiago). Klub horien % 31k lehen aldiz jaso dute Vital Fundazioaren laguntza.
