
ARKABIAk, Vital Fundazioaren kultura gune berriak, ateak irekiko dizkio publikoari (Posta kalea 13-15) datorren asteazkenean, hilak 17, eta dagoeneko abian da irekiera programazio berezia. Bere proposamen nabarmenen artean ‘Bihotza, Arabako bizitza inoiz ikusi ez duzun bezala' filma dago, Vital Fundazioak eta Kutxabankek ekoitzitako dokumentala. Lehenengo emanaldi biak abenduaren 22an izango dira, astelehena, 12:00etan eta 19:00etan. Doan da eta edukiera bete arte izango da sartzeko aukera.