
ARKABIA, Vital Fundazioaren kultura guneak bere erakusketa berria aurkeztu du gaur: ‘Material tales. Objektuen bizitza’, materialen munduan eta horien alderdi anitzetan barrena egindako ibilbidea, diseinuak bizitza modernoa nola eraldatu duen eta prozesu horiek planetarentzat zer ondorio dituzten ulertzeko. Datorren urteko martxoaren 1era arte, erakusketak aukera emango du materialak nondik datozen, nola eraldatzen diren eta horien kontsumoak zer eragin duen jakiteko, eta ingurunea zaintzearen eta errespetatzearen inguruan kontzientziatzeko. Erakusketa ARKABIAn egongo da (Posta kalea 13-15, Vitoria-Gasteiz) 2027ko martxoaren 1era arte, astelehenetik igandera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara (astearteetan itxita).









