
ARKABIAk, Vital Fundazioaren kultura gune berriak, bere lehenengo erakusketa inauguratu du gaur. Hitzordu berezi horretarako, erakundeak Bidegurutzea erakusketa ekoiztu du, Arabaren nortasuna eta historia definitzen joan diren etengabeko ildoei begira. Erakusketa gaur goizean aurkeztu dute Arantxa Ibáñez de Opacua Vital Fundazioko zuzendariak eta Miguel Ángel Delgado erakusketaren komisarioak. 2026ko maiatzaren 17ra arte egongo da ikusgai ARKABIAn, Gasteizko Posta kaleko 13-15ean, astelehenetik igandera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara (astearteetan itxita, Gabonetan izan ezik).







