
Lurraldeko udalerriek eta Trebiñuk udan kultura ekimenak izan ditzaten Vital Fundazioak duen ‘Vital Araban zehar’ ekimenak programazio erakargarria dakar iraileko lehenengo asteburura, eta bederatzi emanaldi eskainiko ditu Arabako zortzi herritan. Okondon, Aldan, Langraiz Okan, Gorrebuston, Zanbranan, Larrazubin, Kripanen eta Egiletan, emanaldi bi hartuko ditu azken horrek, musika ikuskizunak, antzerkia, magia eta abesbatzak izango dira larunbatean eta igandean.


