
Vital Fundazioak antolatutako Euskal Dokumentalaren Asteak nobedadeak dakartza aurten. ZINEMASTEA Euskal Zinemaren Jaialdiaren barruan, ZINEMASTEA Dokumentala izena hartuko du, eta emanaldiak ARKABIAra eramango dira, Vital Fundazioaren kulturgune berrira. Hilaren 26tik 30era bitartean egingo da, eta hasiera ordua 19:30ean izango da. Jardunaldi bakoitzari ekiteko dokumentalaren aurkezpena egingo da, ondoren zintak ikusiko dira, eta emanaldi bakoitzaren ostean, publikoarekin solasaldi bat irekiko da film bakoitza komentatzeko. Sarrera doakoada, baina lekua aldez aurretik erreserbatu behar da www.arkabia.eus webgunean edo Gasteizko Posta kaleko 13-15ean duen egoitzan





