
Vital Fundazioa Zuzenak taldeak ilusio eta erronka berrituak tarteko ekingo dio 26/27 denboraldiari, baina harrobiaren aldeko apustuaren filosofia ahaztu gabe, gazteenei aukera emango zaie-eta. Bai eskolak, bai Ipar Ligan berriro lehiatuko den B taldeak, bai sortu berri den Bequal Ligako iparraldeko multzoan estreinatuko den lehenengo taldeak, pistan dauden jokalarien indarrez eta euren gorputz nahiz arimaz betetako joko dinamikoaren eskutik hunkitu nahi dute Ariznabarrako Kiroldegira hurbilduko den publikoa.

