
ARKABIA Vital Fundazioaren kulturagune berriak Promesarik txikiena euskarazko antzezlana aurkeztuko du urriaren 18an (19:30ean), promesei, adiskidetasunari eta kontraesanei buruzkoa. Zein da lagun bati egin diezaiokegun promesik txikiena? Galdera horretatik abiatuta, Infinitudrama konpainiak proposamen eszeniko bat eraiki du, umorea, musika eta sorkuntza kolektiboa erabiliz, adiskidetasun loturak eta haiengan jartzen ditugun itxaropenak aztertuko dituena. Sarrerak (5 €) gaurtik aurrera eros daitezke www.arkabia.eus webgunean edo Posta kaleko 13-15eko bere egoitzan.



