
‘CórrELA’, Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (ELA) duten gaixoen eta haien familien aldeko lasterketa eta martxa inklusiboaren V. edizioa irailaren 13an egingo da, igandean. ADELA Araba Elkarteak bultzatutako proiektu solidarioa da ekimen hori, Vital Fundazioa babesle nagusi duela. Gaixotasun horren errealitateari eta inpaktuari buruz gizartea sentsibilizatzeko jarduera nagusienetakoa da hitzordu hori eta gure lurraldeko pertsonen enpatia nahiz eraldaketa soziala ditu helburu, baita kolektiboaren arreta integraleko programetarako dirua biltzea ere.


