
Blusaren eta Neskaren Eguna eta Andre Maria Zuriaren jaiak gertu daudela, Vital Fundazioak eta Gasteizko Udalak‘Plastikorik ez'kanpainaren beste edizio bat eta dagozkion ingurumen neurriak abiarazi dituzte. Horrela, jai jasangarriagoekin duten konpromisoa berritu dute erakunde biek, herritarrei erabilera bakarreko plastikozko edalontzien ordez berrerabilgarriak erabiltzeko aukera eskaintzen dien ekimenari esker, eta, gainera, ostalaritzako establezimenduei hori buruteko behar dituzten bitartekoak emango zaizkie.


