
Desertia Fest ekimenarekin bat egingo du Vital Fundazioak, aurten lehendabiziko aldiz, eta erakunde bultzatzaile nagusia da. Desertia Fest 2025ean sortu zen, eta Saharako kultura ikuspegi askotariko, intersekzional eta parte hartzailetik hurbiltzea eta erakustea du helburu. Desertia Gazte Elkarte Soziokulturalak antolatutako hitzordu hori irailaren 5ean izango da, larunbata, goizeko hamarretatik gaueko hamarretara, Mendizabalako erakustazokan, eta murgiltze-esperientzia bihurtuko da ekitaldia, artea, musika, tailerrak, pentsamendua, gastronomia eta sorkuntza kolektiboa elkarrekin aritzeko lekua izango baita. Sarrerak, 5 €-ko prezioan, www.fundacionvital.eus webgunean eskura daitezke, baita azokako sarreran ere, ekitaldiaren egunean bertan.




