
Aurten 55 urte dira Gorka Knörrek jendaurrean lehenengo emanaldia egin zuenetik, 1971n, Manuel Iradier Txangolari Elkartearen areto nagusian. Hain zuzen ere, erakunde horrek bultzatzen du orain ARKABIAn, Vital Fundazioaren kulturgune berrian, kantautoreari omenaldia egitea. “Iraun” izenburupean, kantaldi bi egingo dira, uztailaren 10ean eta 11n, 20:00etan. Sarrerak 15 euroren truke eros daitezke gaurtik aurrera, www.arkabia.eus webgunean edo Posta kaleko 13-15eko egoitzan, astelehenetik igandera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Astearteetan itxita.




