
Jazz VitalVital Fundazioak antolatutako musika zikloak hamar urte bete ditu, eta musika inprobisatuaren arloan sortzen ari diren proiektuak bultzatzeko eta ahots eta lengoaia garaikide berrien aldeko apustu garbia egiteko gune esanguratsua da. Vital Fundazioak hiru kontzertu programatu ditu ARKABIAn, maiatzaren 7an eta 14an eta ekainaren 7an, 19:30ean, baita ekitaldi berezi eta doako bat ere, Big Band Eguna, maiatzaren 31n, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan, big band nabarmenen eskutik egingo den topaketa berezia.



