
Vital Fundazioak, SEA Arabako Enpresak Elkarteak eta Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberak indarrak batu dituzte industriaren aldeko apustua egiteko, Lurraldearen eragile nagusia eta nortasun kolektiboaren ikurra baita. Batera aritzeak onurak biderkatzen dituela jakinik, hiru erakundeek ekintza-plan bat prestatu dute Arabako enpresei laguntzeko sektoreak bizi duen egungo egoera ekonomikoan. Industria Gara izeneko planakbi urte iraungo duten ekintzak aurreikusi ditu, etahamaika milioi euroko aurrekontuazazpi ardatz estrategikotan.


