1. Hasiera
  2. Emisio baxuen eremua. Trafiko gutxiago, hobeto bizitzeko.
hv

Informazioa

ZBE 2025eko irailaren 15ean jarriko da indarrean, ingurumen-etiketarik gabeko (A etiketarik ez duten) ibilgailuen sarrera mugatuz. 2030eko urtarrilaren 1etik aurrera, B etiketadun ibilgailuek ere murrizketak izango dituzte.

2025ean lehen fasea abiaraziko da, honako neurriekin: matrikulak irakurtzeko kamerak instalatzea, pasabideko trafikoa ezabatzea, sarrera puntualetarako baimenak ezartzea eta kutsagarrienak diren ibilgailuentzako ingurumen-etiketaren araberako murrizketak aktibatzea. Salbuespenak egongo dira kolektibo edo ibilgailu mota jakin batzuentzat.

Vitoria-Gasteizko UdalaNext Generation EU – Vitoria-Gasteiz Green Mobility Next proiektuaren barruan kokatzen du Emisio Baxuen Eremua sortzeko ekimena.

Jakiteko prest zergatik den beharrezkoa ZBE bat Vitoria-Gasteizen eta nola presta zaitezkeen? Eman lehen urratsa eta ezagutu zer den Emisio Baxuen Eremu bat, eta, horrela, nonahi zoazela ere, jakingo duzu zer muga dauden ibilgailuen sarreran, zirkulazioan eta aparkalekuan beste hiri askotan.

Hitzaldia

Txetxu Calleja, mugikortasunaren arloan esperientzia handia duen profesionala, izango da hitzaldiaren arduraduna. Saioan zehar Emisio Baxuen Eremuak (EBE) zer diren, nola funtzionatzen duten eta hirietako airearen kalitatea hobetzen nola laguntzen duten azalduko du. Halaber, gure hirian nola ezarri diren azalduko da, aplikatzen den araudia eta kutsatzaileenen artean dauden ibilgailuek izango dituzten murrizketak barne. Gainera, neurri horiek eguneroko mugikortasunean duten eragina aztertuko da, bereziki EBEak ezarri dituzten beste udalerrietara bidaiatzerakoan.