Vital Fundazioa Kulturunea
Areto bat behar duzu kultura-jarduera bat antolatzeko? Guk lagun diezazukegu. Izan ere, gure helburu nagusietako bat Araban kultura sustatzea eta herritarren eta gizarte-erakundeen parte-hartze aktiboa bultzatzea baita. Horregatik, guk geuk antolatzen ditugun jarduerez gain, gure aretoak erabiltzeko aukera eskaintzen diegu beste erakunde, elkarte eta talde batzuei -gizarte, kultura, zientzia, hezkuntza, enpresa eta kirol arlokoei, kasurako-, ekitaldi publiko edo pribatuak egiteko.
Antolatzaileek, gainera, langile adituen laguntza izango dute, prestatutako ekitaldiak beharrezko baliabide teknikoekin garatu ahal izateko.
Erreserba egiteko gehieneko epea: Hurrengo hiru hiletan egingo diren ekitaldietarako eskaerak besterik ez dira onartuko. Eskaera jasotzen duenean, Vital Fundazioak erreserba baieztatuko du, eskatutako egunean aretoa libre badago.
Kontsultatu lagapenaren baldintzak hemen.
Vital Fundazioa Kulturunea eskaera
Vital Fundazioa Erakusketa Zentroa
Areto bat behar duzu zure proiektu artistikoa erakusteko? Euren lanak erakusketa-gela horietan erakusgai jarri nahi dituzten artista eta taldeek Vital Fundazioari helarazi behar diote eskaera iraila baino lehen, honako dokumentazio honekin batera: curriculuma, aurretik egindako banakako zein taldekako erakusketak, kritika, argazkiak eta garrantzitsua izan daitekeen beste edozein informazio.
Dokumentazio hori batzorde batek aztertuko du, aretoaren lagapena eta daten esleipena nola egingo den erabakitzeko ardura duenak, hain zuzen ere.
Eskaera onartzen bada, gela doan lagatzen da, eta artistak edo taldeak Vital Fundazioari obra bat emateko konpromisoa hartzen du, erakundeak aukeratzen duena. Ordutik aurrera, Vital Fundazioa izango da obra horren jabea.
Kontsultatu lagapenaren baldintzak hemen.