Vital Fundazioa erakusketa-zentroa Kultur guneak
Artearen historiako jenioen eta gure inguruko artista handien lanez gozatu ahal izateko gunea. Hori eta askoz gehiago da Vital Fundazioaren erakusketa-zentroaren proposamena. Vitoria-Gasteizko erdigunean kokatuta, mota guztietako erakusketetarako hiru eremu desberdin eskaintzen ditu.
Ordutegia
- 10:30etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:30era (asteartetik-larunbatera)
- 10:00etatik 14:00etara (igande eta jaiegunetan)
Aretoa itxita egongo da abuztuaren 1etik 22ra, Abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1, 5 eta 6an
Aretoaren lagapena
Euren lanak erakusketa-gela honetan erakusgai jarri nahi dituzten artista eta taldeek Vital Fundazioari helarazi behar diote eskaera iraila baino lehen, honako dokumentazio honekin batera: curriculuma, aurretik egindako banakako zein taldekako erakusketak, kritika, argazkiak eta garrantzitsua izan daitekeen beste edozein informazio. Dokumentazio hori batzorde batek aztertuko du, aretoaren lagapena eta daten esleipena nola egingo den erabakitzeko ardura duenak, hain zuzen ere.
Kontsultatu lagapenaren baldintzak hemen.