Etxe BerdeakHezkuntza programak

Vital Fundazioaren hezkuntza-ekimena, eguneroko ohiturek ingurumenean, gizartean eta ekonomian duten eraginagatik kezkatuta dauden familiei zuzendua. Ekimen horren helburua da etxea eta, ondorioz, hiriko ingurumena modu arduratsuagoan kudeatzeko aldaketa-prozesuan laguntzea.
Alde batetik, familiei etxeko kontsumoak hobetzen laguntzeko ekimenari eusten zaio eta, gainera, hainbat jarduera abiaraziko ditu, hala nola, "Ikasgela berdeak", ikastetxeei zuzendua, edo "Eskuak baratzera", "Baso jangarriak" eta "Inguruaren garbiketa", herritarrentzat oro har.
*"Eskuak baratzera", "Baso jangarriak" eta "Inguruaren garbiketa"ren datak laister argitaratuko dira.
Informazioa
Zer eskaintzen dugu?
- Bisita bat etxera, etxeko kontsumoak aztertzeko.
- Aditu baten aholkularitza urtebetez zalantza guztiak argitzeko.
- Bost tailer tematiko (energia, hondakinak, ura, mugikortasuna eta kontsumoa) eta horietan etxeko fakturetan aurrezteko aholku erraz eta praktikoak
- Tailer praktikoak: energia eta ura aurreztea, gidatze ekologikoa, bizikletak, kontsumoa eta erosketak, plastikoak eta konpostatzea
- Etxean errazago aurrezteko elementu ugari.
- Kontsumoaren eta mugikortasunaren inguruan ohitura iraunkorrak hartzea