
Vital Fundazioak hamar beka emateko beste deialdi bat ireki du, 3.000 eurokoa bakoitza. Egibideko Goi Mailako Heziketa Zikloetako tituludunek garatutako berrikuntza teknologikoko proiektuak bultzatzeadute helburu. Ekimena urtero eguneratzen da merkatuaren eskarira egokitzeko, eta edizio honetan industriarekin, digitalizazioarekin, ingurumenarekin, ostalaritzarekin edo komunikazioarekin lotutako lan arloak sartu dira.
