
2011n sortu zen Utrechten, eta Carles Puig biolin-jotzaileak, Teresa Lli txelo-jotzaileak eta Jorge Mengotti piano-jotzaileak osatzen dute. Italian eta Holandan ikasi dute, eta Europako aretorik onenetako batzuetan aritu dira. 300 kontzertu baino gehiago egin dituzte, eta, hala, erreferentziazko ganbera-taldeetako bat bihurtu dira. Bere indar adierazkorragatik eta interpretatzean publikoarekin lortzen duten komunikazioagatik goraipatzen ditu kritikak, eta hainbat musika sari jaso ditu Rodin hirukoteak.
Informazioa
Intérpreteak
- Carles Puig, biolina
- Teresa Lli, biolontxeloa
- Jorge Mengotti, pianoa
Programa
Prokofie eta Berstein-en obrak
Sarrerak
Kantaldi bakoitzerako sarrerak 8 euroan erosi ahal izango dira Kordoi Etxean (Aiztogile kalea 24, behea) edo online hurrengo formularioaren bidez. Halaber, emanaldi bakoitzerako sarrerak kontzertu-egun berean egongo dira eskuragarri Kulturunean bertan, emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago, eserlekurik balego.
Mugikortasun urriko pertsonentzako eserlekuak erosteko jarri harremanetan Vital Fundazioarekin 945 776 858 telefonoan