
Vital Fundazioaren Astearte Musikalak lekuz aldatu dira 37 urte bete dituzten edizio honetan. Datorren azaroaren 10etik datorren urteko martxoaren 23ra arte hamabost kontzertu eskainiko dituzte, estatuko eta nazioarteko ganbera-musikari onenetako batzuen eskutik. Emanaldiak ARKABIAn izango dira, 19:30ean, eta abonuak nahiz sarrerak datorren asteazkenean,hilak 14, 11:00etatik aurrera izango dira salgai, www.arkabia.eus webgunean edo aurrez aurre ARKABIAn (Posta kalea 13-15, Vitoria-Gasteiz).













