
ARKABIAn zuzeneko musika elektronikoaren saio bikoitza egingo da abenduaren 19an (larunbata), Diego V Navarroren eta Reichmelten eskutik. 「lotura」kultura elkarteak antolatu du proposamena. Musika eta irudia uztartzen dira ikus-entzunezko emanaldi bitan, eta artista biek beren unibertso sortzaileak garatzen dituzte. Hitzordua 20:00etan hasiko da, eta sarrerak 5 euroren truke jadanik eros daitezke www.arkabia.eus webgunean edo Vital Fundazioaren Posta kaleko 13-15ean dagoen kulturgunean.



