
Vital Fundazioaren kulturgune berriak hitzaldi hauek eskainiko ditu irailaren 1ean eta 2an: ‘Lorategia artearen historian: paradisu galdua izatetik paisaia garaikidea izatera' eta ‘Lorategia arte multimedian eta digitalean: naturatik algoritmora'. Hizlaria Lola Durán izango da, Artearen Historian eta Kultura Bisualean doktorea Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, erakusketen komisarioa, historialari eta arte garaikidean espezializatutako arte-kritikaria.



