
‘Vital Araban zehar' programak bere musika eramango du igande honetan Moreda Arabara eta Langraiz Okara. Arabako Errioxako herriak Florida abesbatzaren emanaldia hartuko du, 13:00etatik aurrera Andra Maria elizan. Taldea 2008an sortu zen, Gasteizen, abestea gustuko zuten pertsona talde txiki baten konpromisoari esker, eta Kepa Gonzalez du zuzendari, iaztik. 18 kideek (10 emakume eta 8 gizon) berrehun kontzertu inguru eskaini dituzte hainbat probintzia eta jaialditan.

