Vital Araban zeharAisialdia

Vital Fundaziorako udaren etorrera Arabako Vital Programaren sinonimoa da, duela hamarkada bat baino gehiagotik Arabako txoko ezberdinetara kulturak daraman ekimena. Musika taldeen emanaldiak, abesbatzen errezitaldiak eta antzerki emanaldiak, besteak beste, hiru hilabete baino gehiagoz gure inguruko herrietako kultur programazioari forma ematen diote. Urtero berrogeita hamar puntu baino gehiagotan ekimen ezberdinak daude.
Aurtengoan 107 kultur jarduera izan dira Arabako Vital Programaren hemezortzigarren edizioaren programazioa osatzen dutenak, udalek erakutsitako askotariko lehentasunei erantzuteko asmoz. Ekimena maiatzeko hirugarren asteburu honetan hasiko da Pipaon, Arespalditza, Eltziego, Pobes, Payueta eta Lapuebla de Labarcan. Ekimenean parte hartuko dute Arabako 50 udalerrik, sei koadriletakoak (Gasteizkoak izan ezik) eta Trebiñuko Konderrian dauden bi herritakoak. Larunbatetik hasita eta datorren irailera arte 55 musika talderen kontzertuak, 31 antzerki emanaldi, 6 dantza emanaldi eta 15 errezitaldi koral izango dira.