Reset EskolaHezkuntza programak

Telefono mugikorraren erabilera arduratsua egiten dugu?
Vital Fundazioak ‘RESET eskola’ eskaintzen die ikastetxeei ALTXA BURUA mugimenduarekin batera. Proiektu hau familiei eta hezkuntza-eremu osoari zuzenduta dago, eta helburua da adin jakin batean mugikorra emateari eta haren erabilera arduratsuari buruzko konpromiso bat lortzea. Proiektuak baliabideak eskaintzen ditu ikasleek eta familiek teknologia, sare sozial eta bideo-jokoen erabilera arduratsurako prestatuta egon daitezen. Era berean, mugikorraren erabilera eta ematea adinaren arabera egokitzea proposatzen da, erabilerak izan ditzakeen arriskuak ezagutaraziz.
Nola parte hartu?
Lurraldeko ikastetxeek, nahi izanez gero, doan eska dezakete prestakuntza, actividades@fundacionvital.eus posta elektronikoaren bidez, eta informazio gehiago jaso dezakete 945 776 858 arreta-linean.