1. Hasiera
  2. Olentzero 2021
Olentzero

Informazioa

Olentzeroren filosofia antzinako garaiko pertsonaia mitologikoaren eta gaur egungo pertsonaia magikoaren arteko harremanean sakontzea da, musika, dantza, kantua eta antzerkia biltzen dituen muntai erakargarri, dinamiko eta sakon batean. Ikuskizunak iraganarekin eta naturarekin lotzen gaituzten sinboloak gogoraraziko ditu, betiere bere alderik misteriotsu eta magikoena mantenduz.

Oholtzaren gainean 100 pertsona arituko dira, orkestrako musikariak (60), kantariak (25), dantzariak (14) eta aktore bat,  denborarekin ahaztua izan den Olentzeroren eta Gabonen benetako mezua publikoari helarazteko..

  • Ordua: 17:00etan. (19:30etako sarrerak salduta)
  • Hizkuntza: Euskara
  • Iraupena: 1ordu15 minutu

Sarrerak

19:30etarako sarrerak erosi dituztenek, , nahi izanez gero, lehentasuna izango dute 17:00etako saioarekin aldatzeko.  Azaroaren 25ean eta 26ean egin ahal izango dute (22:00ak arte).

17:00etako saiorako sarreren salmenta eta 19:30etako sarrerak azaroaren 29an jarriko dira salgai Kultura Bizia webgunearen bitartez.