
Vital Artea 2026 lehiaketak baditu irabazleak, eta beren lanak gaurtik aurrera ikus daitezke, lehenengo Vital Artea Gaztea bekaren irabazlearen lanarekin eta epaimahaiak beren kalitate eta interes artistikoagatik aukeratutako lanekin batera, ARKABIA Pagoa aretoan. Bestalde, ARKABIA Urkian izango dira ikusgai 2025ean saritutako lau artisten lanak. Vital Fundazioaren kultur zentro honetako gune berriek erakusketa biak hartuko dituzte datorren urtarrilaren 8ra arte (sarrera Olagibel kaleko 8tik).





