
Vital Fundazioaren Astearte Musikalek bihar emango diote hasiera 37. edizioari, piano eta hari boskotean tradizioaren eta berraurkikuntzaren arteko elkarrizketa interesgarria ekarriko duen inaugurazio kontzertuaren eskutik. Londresen bizi den Antonio Oyarzabal pianista laudioarra izango da hitzorduaren protagonista, Bretón laukote ospetsuarekin batera. Pianorako eta harietarako errepertorioko obra handi bi interpretatuko dituzte elkarrekin: Antonín Dvořáken ‘Pianorako 2. kintetoa la maiorrean, Op. 81’, eta Amy Beach konpositore estatubatuarraren ‘Pianorako kintetoa fa sostenitu minorrean, Op. 67’. ARKABIAn izango du bere kokapen berria zikloak, eta asteartero izango da, martxoaren 10era arte, 19:30ean. Kontzertu honetarako sarrerak agortu egin dira.


