
Egun hauetan ohikoa denez, bere Gabonetako Merkatuan salmenta-postu bat eskatzeko epea ireki du Vital Fundazioak. Merkatua abenduaren 17an izango da, osteguna, Espainia plazan eta inguruetan, 9:00etatik 16:00etara. Interesdunek azaroaren 2tik 10era bitartean aurkeztu ditzakete eskabideak, www.fundacionvital.eus helbidearen bitartez baino ez, eta esleipendunen zerrenda azaroaren 23an argitaratuko da.



