
Vital Artea 2026 Lehiaketaren deialdia ireki du Vital Fundazioak, Araban jaio edo bizi diren artistei zuzendua eta edozein teknika artistikoren bidez egindako lanak aurkezteko irekia, hala nola pintura, eskultura, argazkia nahiz beste praktika bisual batzuk. Lehiaketak 1.500 euroko lau sari emango ditu aurten ere, eta gainera, berritasuna dakar, Vital Artea Gaztea Beka, 1.000 eurokoa eta 30 urtetik beherakoentzat bideratua.
