
‘Vital Araban zehar', Lurraldeko udalerriek eta Trebiñuk udan kultura ekimenak izan ditzaten Vital Fundazioak duen programak amaiera emango dio bere XXII. edizioari. Bihar hasi eta igandera bitartean, Quintanilla Erriberabeitia, Añastro, Durruma Kanpezu eta Tuyo herriek musika, antzerki eta dantza jarduerez gozatuko dute.



