
‘Vital Araban zehar', Lurraldeko udalerriek eta Trebiñuk udan kultura ekimenak izan ditzaten Vital Fundazioak duen programa, Langarika, Etura eta Zalduondora joango da asteburu honetan. Bihartik igandera bitartean, Arabako herri horietara hurbiltzen direnek antzerki eta abesbatza emanaldiez gozatzeko aukera izango dute



