
Arabako Errioxako Mahats Bilketaren Jaiak ardoaren kulturaren inguruko XXXI. edizioa burutuko du. Hitzordu horrek bere egitura nagusiari eutsi dio, urtero milaka bisitari erakartzen dituen berberari. Pregoia, mahatsaren zapalketa, lehen muztioaren topa eta, batez ere, 16 standetako ibilbidea dira jardunaldiaren ardatz nagusia. Stand horietan Arabako Errioxako herri guztietako ardoak aurkitu daitezke.



