
Uda ostean itzuliko da Vital Fundazioaren Berdintasun Zikloa, eta kirol arloko emakumezko erreferenteetan oinarritutako proposamena dakar. Jardunaldi bitan, urriaren 6an eta 15ean, ibilbideak, esperientziak eta balioak ikusaraztea izango da helburua, baita kirolean nahiz gizartean, oro har, dagoen aukera berdintasunari buruzko hausnarketa sustatzea ere. Hitzordu biak hasiko dira 19:30ean, ARKABIAn, Vital Fundazioaren kulturgunean, Ruth Brito triatloiko munduko txapeldunak dinamizatuta. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa da gonbidapena jasotzea www.arkabia.eus webgunean edo Vital Fundazioaren kulturgune berriaren egoitzan, Posta kalea 13-15.



